NARAU SCHOOL -en 5. Urteurrena

NARAU SCHOOL-ek 5 urte betetzen ditu, eta zentroan ospatu nahi izan dugu ekintza ezberdinekin. Egunero gure proiektua posible egiten duten pertsona guztiei eskerrak emateko, bai irakasle taldeari, kolaboratzaileei, oriotarrei, eta batez ere ikasleei.

Maiatza honetarako ekitaldi bat antolatu dugu, akademia ireki berri den antzokian, sorpresa eta opari batzuk banatzeko ere.

Gure ikasleek partekatzeko eta zabaltzeko talentu harrigarriak dituzte, horregatik ideia ona iruditu zitzaigun “NARAU’S GOT TALENT!” bezalako “talent show” moduan egitea. Proposamen irekien bidez, non parte-hartzaile bakoitzak bere talentu berezia erakutsi zuen. Jakina, beti atzerriko hizkuntzen ezagutza berriak landuz.

Ekitaldiaren amaieran, ikasleek hainbat sari jaso zituzten, hala nola, bertako komertzioetan erosteko bonoak, txapelak… Eta nola ez, ikaskideen, irakasleen eta familien txalo eta besarkada beroa.

Aurten aurkeztutako “show”-ak hauek izan dira:

Ane & Haizea: dantza

Ane & Eugenia: sukaldaritza

Bidarte & Goretti: akrobaziak

Diago: gitarra eta kantua

Laia: puxika bihurketa

Lore & Xua: gitarra eta kantua

Markel: magia

Mikel: magia

Naia: marrazketa

Sara: dantza

Uxue: dantza

Uxue, Mara, Xua, June: dantza

Ninbe & Oihan: sukaldaritza

Plazer bat izan da haiekin partekatzea eta ikastea. Eskerrik asko zure talentuagatik.

5 urteko esperientzia honetan, NARAU ESKOLA unibertsoaren parte izan diren pertsona guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu.

Egunero hazten jarraitzen dugu ilusio handiz. Enpresetan, eskolan, sarean… ingelesa, frantsesa, alemana, japoniera eta gaztelania irakasten jarraitzeko helburuarekin. Gure helburua kultura ezberdinen arteko komunikazioa eta mundu batuago bat sustatzen duen ezagutza zabaltzea da. Desberdintasunekiko errespetua, jakin-mina eta desberdintasuna ikaskuntza gisa sustatzea eta ez bereizten gaituen elementu gisa ulertzeko.

¡Gracias! Eskerrik asko! Thank you! Merci! Danke! ありがとう



Skip to content