Frantsesez edo ingelesez ekarri handiz hitz egitea gustatuko litzaizuke baina ahoskatzeko zailtasunak dituzu? Ala okerrago oraindik… Lotsa ematen dizu?

 

Irtenbide bat dugu zuretzat.

 

Animatu zaitez eta izena eman ezazu Meet & Speak solasaldi-tailerretan. Bertan, konfiantzaz eta lasaitasunez praktikatu dezakezu ingelesa edo frantsesa, zu bezala hobetu nahi duen herriko jendearekin, elkarrizketak bideratuko dituen eta baliabide berriak emango dizkizun irakasle baten eskuetan.

Hona hemen 6 arrazoi esperientzia honetan parte hartzeko:
  1. Hizkera hobetzea: etengabe hitz egitea funtsezkoa da hizkuntza batean trebetasuna lortzeko. Tailer hauek praktikatzeko eta ahozko komunikaziorako baliabideak garatzeko baliagarriak dira.

  2. Zure ahoskera eta doinua garatzea: Gure tailerren bitartez, entzuteko eta aukeratutako hizkuntzaren soinuak xehetasunez errepikatzeko gai izango zara. Horri esker, elkarrizketa garbiagoak eta eragingarriagoak lortuko dituzu.

  3. Zure hiztegia zabaltzea: frantsesez zein ingelesez solasaldi desberdinetan parte hartzeak hiztegia hobetzen lagunduko dizu. Gai eta egoera desberdinez arituz, hitz berriak zein hizkuntza horretan ohikoak diren esaerak ikasiko dituzu, egunerokotasuneko testuinguru batean erabilgarriak direnak.

  4. Zure entzumena hobetzea: entzumena garatzeko eta hobetzeko aukera paregabea da. Jatorrizko edo hizkuntza menderatzen duten hiztunekin aritzeari esker, ahoskera, erritmo eta estilo desberdinak ezagutu ahal izango dituzu, egoera desberdinetan erabiltzen den hizkuntza ezagutuz.

  5. Hizkuntzarekiko konfiantza sustatzea: Gure solasaldi tailerretan aktiboki parte hartzen duzun heinean eta zure hizkuntza trebetasunak nola hobetzen duten ikustean, zuregan duzun konfiantza nabarmenki handituko da. Horrela, zuregan irabazi duzun autoestimua erabili ahal izango duzu, benetako egoeratan izaten diren elkarrizketetan parte hartzeko gai izanez.

  6. Beste kulturak ezagutzea: Gure tailerrei eta kultura anitzeko taldeari esker, jatorri ezberdineko jendea eta esperientziak ezagutu ahal izango dituzu, kultura-trukerako giro aproposa lortuz.