NARAU SCHOOL, Orio (Gipuzkoa) eta Urola Kostako ereduzko hizkuntza akademia

NARAU SCHOOLen ateak irekitzen ditugu helburu argi batekin: kalitate handiko hizkuntzen irakaskuntza eskaintzea, esperientzia handiko irakasleen eskuetan, gure eskualdeko ereduzko akademia gisa finkatzeko.

Gure zerbitzuak familia osoari zuzenduta daude: 3 urtetik gorako umeak, nerabeak, gazteak, nagusiak, enpresak, erakundeak… Laguntzeko eta hizkuntza berri bat ikasteak dakarren esperientzia aberasgarri honetan bideratzeko prest gaude betiere.

Ikuspegi komunikatibo eta kultura-artekoarekin, zure helburuetara egokitutako proiektu pedagogikoa proposatzen dizugu, beste kultura batzuekiko balioa eta errespetua sustatzeko gai dena.

NARAU taldea ezagutu ezazu

janet

JANET

NARAU SCHOOLeko sortzaile eta zuzendari pedagogikoa, filologian trebatua eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntza zalea. Ingeleseko irakasle gisa 15 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, berritzaileak diren irtenbideez baliatzen da sormenezko klaseak lortuz.

alex

ALEX

ARAU SCHOOLeko sortzaile eta zuzendaria, filologian trebatua, itzultzailea eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan aditua. Frantsesa, ingelesa, alemana eta japoniera irakasten 17 urte baino gehiagoz, hizkuntzen eta atzerriko kulturen jakingura izan du betiere.

WILMA

WILMA

Jatorriz nederlandarra eta adin-talde desberdinekoen irakaslea izanik 18 urte baino gehiagoz, bere klaseak aberastearren aritzen da uneoro. Ikasleek konfiantza nola irabazten duten ikustea da bere saririk handiena.

jack narau

JACK

Ingeleseko irakaslea eta Estatu Batuetan hezia,7 urte baino gehiagoko esperientzia du adin-talde eta testuinguru desberdinetan irakasten. Gertutasunetik, komunikazio-ikuspuntua duten eta bizitasunez beteriko klaseak ematen ditu. Ikasleengan hizkuntzarekiko interesa sustatzea da bere helburua.

mathilde

MATHILDE

Jatorriz frantsesa, ingeleseko eta frantseseko irakaslea, mindfulnessean eta terapian aditua da. Londresen 15 urtez ibili da nazionalitate desberdineko nerabe eta helduei irakasten,
betiere energiaz, pazientziaz eta sormenaz baliatuz. Bere baliabiderik egokiena: ikasleengan duen konfiantza.

mark narau

MARK

Donostian jaioa, baina bere bizitzaren zati handiena Londresen igaro duena.

Warwickeko Unibertsitatean Biologian graduatuta eta futbolzale amorratua, ingelesa irakasten du bizitza ezagutzeko joko dibertigarriena balitz bezala.

profesor-poraic

PORAIC

Dublinen jaiotako irakasle irlandarra da, ingelesaren irakaskuntzan esperientzia handikoa. Irlandan zortzi urtez aritu zen bigarren hezkuntzan ingelesa irakasten, eta ipuin laburren egilea ere bada; hiru bilduma argitaratu ditu, horien artean Out of the Ordinary / Gertaera Bitxiak lan elebiduna. Azken sei urteotan Euskal Herrian ingelesa irakasten ari da, beraren kultura eta hizkuntzarekiko duen grina gure ikasgeletan partekatuz.

Skip to content