NARAU KIDS haurrentzat zuzenduta dagoen gunea da NARAU SCHOOLen, hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzarako antolatuta dagoena. Horretarako, eskolatik haien adinera eta behar espezifikoetara egokitzen dugun metodologiaz baliatzen gara.

 

Aurrez-aurreko taldeko klaseak eskaintzen ditugu 3 urtetik gorakoentzat.

 

Txikienak atzerriko hizkuntzen eta kulturen mundu liluragarrian sartzen hasteko, astean 1 edo 2 ordu eskaintzen ditugu adinaren eta/edo mailaren arabera.

Hizkuntzak ikastea Narau Kidsen oso dibertigarria da!

4 "LEARNING SPOTS"

Ingelesa ikasteko 4 gune/eremu ditugu haurrentzat. NARAU KIDSen eroso, inspirazioz beterik eta dibertigarriak izan daitezen ingurumenak eraikitzea da eguneroko helburua. Ingelesea adin txikietan ikastea oso dibertigarria eta erraza izan daiteke era natural batean ematen bada, hau da, eguneroko testuinguruak landuz, hitz eginez, jolastuz, eta abar.

Beraz, NARAU KIDSen ingelesa ikastea ludikoa da eta txikienen “life skills” etan (eguneroko erronkei aurre egiteko talentuak eta ezagutzak) oinarrituta dago.

Hauek dira gure “Learning Spots”ak:

Life & Nature

Reading & Phonics

Maths & Science

Drama & Emotions

Narau Schoolen,haurrek hizkuntzak erraztasunez ikasteko gaitasunak dituztela uste dugu. Hauek ondo aprobetxatuz, haien ikasketa-prozesua nabarmenki aurreratu daiteke, hala nola, soinuak bereizteko gaitasuna, eta, beraz, dibertitzen dituena, erritmo eta hitz desberdinak erabiltzea, jolasten ikasteko berezko jakin-mina, erratzeko beldur gutxiago, beren ikaskuntza errore-saiakuntzan oinarritzen baita…

 

Laburbilduz, haurrek beste hizkuntza batzuekin kontaktuan jartzeak pausoz pauso barneratzen laguntzen du, beraien garapen prozesu naturalaren parte izanik.