GAZTELANIA KLASEAK NARAU SCHOOLEN

Gaztelania Espainiako eta latinoamerikako hizkuntza ofiziala da. Gaztelaniaz hitz egiteak pertsonalki eta profesionlki aukera paregabeak ematen ditu.

 

Gaztelania ikasteak gaztelaniadunen munduan sakonki murgiltzen lagunduko dizu, baita beraien tradizioak, literatura, zinema eta kulturaren arlo desberdinak ulertzen ere. Bertan integratzeko erabakirik zuhurrena da.

 

NARAU SCHOOLen Espainia eta Latinoamerika mailan lana bilatzeko oztoporik ez izatearren eta salerosketa zein kolaborazio aukerak izatearren irakasten dugu gaztelania. Gurekin harremanetan jarri eta zuri gehien egokitzen den irtenbidea aurkituko dugu.

Gaztelaniako zein azterketa edo froga prestatzeko laguntza behar duzu?

AZTERKETA GUZTIAK IKUSI

Gaztelaniako DELE diplomak titulu ofizialak dira, Cervantes Institutuak Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren izenean ematen dituen espainiar hizkuntzaren gaitasun- eta menderatze-maila egiaztatzen dutenak. DELE azterketak Europako Erreferentzia Marko Bateatuaren (EEMB) jarraibideen arabera antolatuta daude.

 

DELE diplomek EEMB-ko maila guztiak betetzen dituzte:

 

  • A1 mailako gaztelania diploma.
  • A2 mailako gaztelania diploma.
  • B1 mailako gaztelania diploma.
  • B2 mailako gaztelania diploma.
  • C1 mailako gaztelania diploma.
  • C2 mailako gaztelania diploma.

 

 

Cervantes Institutuak zortzi DELE azterketa eskaintzen ditu:

 

Parte hartzaileek DELE azterketetako edozeinetan eman dezakete izena, aldez aurreko ikastaro berezirik egin behar izan gabe, ez eta DELE azterketarik edo maila baxuagoko gaztelania azterketarik egin gabe ere.

 

Bai DELE azterketa orokorren kasuan, bai eskola-mailakoen kasuan, DELE gaztelaniako diplomek balio ofiziala, indarraldi mugagabea eta nazioarteko onarpena dute.

 

DELE diplomen onarpena

 

DELE diplomek nazioarteko onarpena dute eta ospe handikoak dira, ez bakarrik erakunde eta hezkuntza-agintari publiko eta pribatuen artean, baita enpresa-munduan eta merkataritza ganberen artean ere. Berme ofiziala dute gaztelanierako hizkuntza-gaitasunaren ebaluazioan eta ziurtapenean.

 

Herrialde askotan, hezkuntza-agintariek eta arautuko irakaskuntza zentroek DELEak bere ebaluazio programetara atxikitu dituzte gehigarri gisa. Lan sustapena eta hezkuntzarako sarbidea errazteko aproposak dira, bai Espaina mailan, baita froga hauek gauzatzen diren herrialdeetan ere.

 

Espainian, DELE diplomak instituzio eta erakunde nazional, autonomiko eta lokal ugarik onartzen dituzte.

Skip to content